logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Politicamente Incorrecto
Politicamente Incorrecto saioaren platoa ez al da kutre samarra? Atzo Nafarroako Parlamentuan ordezkariak dituzten 7 alderdietako kideak egon ziren (zer nolako filigranak egin behar dituzten EAJko bat egon dadin!!).

Eta pena ematen zuten.

Badakizue jatetxe askotan zer gertatzen den. Mahaiak ez dira oso haundiak, eta zure ondoan esertzen direnak albo-alboan dituzu. Kubiertoak hartzeko ere lanak!!

Horixe bera gertatu zitzaien atzo gonbidatuei. 7ak mahai txiki, itsusi eta kutre batean eserita. Besoak zabaltzeko aukerarik gabe. Nik ikusten nituen, eta esan zutenari ezin jaramonik egin. Bere egoera fisikoan besterik ez nintzen fijatzen.

Behingoz ETB1k ETB2ri irabazten dio, egin dezatela programa hori Firin Faranen estudioan.
 
Comentario:
Kutrea kutrea, Firin Faraneko hasierako introa.
 
Comentario:
Ez da bakarrik espazio kontua. Zertarako hainbeste gonbidatu? Denborarik ere ez dute izaten, ezer esateko. Hobe izaten da 3 edo gehienez 4 pertsona ekarri eta behar bezala esplika daitezen uztea.
 
Comentario:
firin-faraneko dekoratua ere...ejem...nola esan...kutrea? eta oso txikia. Mahaian denak sartuko dira bai, baina hain da txikia ezen kamara batek bestearik grabatzen dion, hots, kamarek beraiek ere ez dutela tokirik. Eta publikoa??? Zer pintatzen du publiko horrek hor??
Hau guztia diot Firin-Faran-eko dekoratua aldatu ez badute behintzat, azkenaldian ez baitut ikusi.
No