logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
U-24
Apur bat hipokondriakoak, edo odola ikusita zorabiatzen diren horietako bat bazarete, ez ezazue U-24 ikusi.

Neu horietakoa naiz, baina beste egunean programaren zati haundi bat ikusi nuen. Odola, tripa irekiak eta horrelakoak ez dira gehiegi ikusten, baina hala ere rollo txarra sortzen dizu. Ez da Bartolome Beltránen En Buenas Manos mitiko haren mailara iristen. Hura bai programa gorea, benetako ebakuntzak emititzen zituzten.

Hemen trafiko istripuak, suizido saiakerak, bihotzeko atakeak eta horrelakoak ikusiko ditugu. Eta familiarren sufrimendua.

Istorioek happy end batekin amaitzen badira ere, ikusleak gaizki pasatzen du...

Telecincon, astelehenetan gaueko 11etan.
 
Comentario:
Baina masoka punttu hori ezin dut gainetik kendu...
 
Comentario:
ba orduan badakizu zer egin behar duzun...ez ikusi!! Zergatik jasan behar dituzu une txarrak? Zertarako ikusi nahi duzu horrelako programa?
Zertarako nahi duzu zure burmuina zoratu? Itzali telebista CSI bukatzen denean...edo zapping-ari emaiozu!!
No