logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Maria Teresa Campos
Atzo irakurri nuen albistea. Maria Teresa Camposek Telecinco utziko du Antena3era joateko. Eta A3k Ana Rosa Puritana, barkatu, Quintana fitxatuko omen du.

Nik aukeran, Mª Teresa Campos nahiago. Badakit oso ohikoa dela bera kritikatzea, erraza ere bai... baina bere programa (Día a Día) dibertigarria da. Hori da, gehienetan, telebistari eskatzen diodan bakarra-

Hasteko hor daukagu "El Corrillo", Telecincoren azken reallity buruz hitz egiteko. Lequio, Cocouaua, Sabrina eta Ángel (nazkagarriak dira gero bi hauek!), Jorge Javier Vázquez, eta beste asko topatuko ditugu, edonori buruz gaizkiesaka aritzeko.

Aurrerago beste solasaldi lasaiago batzuk izaten dira, Javier Mariñas (Tómbola) eta horren moduko kazetariekin. Astean behin (uste dut) Jaime Peñafiel (valgo más por lo que callo que por lo que cuento) agertzen da, monarkiei buruz berbetan... Ez da beste munduko ezer baina beti bitxikeri interesgarriren bat kontatzen du.

Eta bukatzeko, tertulia politikoa... Non ikusiko genituzke César Vidal eta Javier Nart bezalako freak-ak tertulia honetan izango ez balitz? Mari Terek ez du inoiz aukera galtzen bere iritzia botatzeko eta besteen eztabaidak uneoro mozten ditu. Ikusleen deiak ere ez dira batere gaizki egoten, askotan tertuliaren onena izaten dira.

Onar dezagun, langabezian bagaude, edo gaixorik, hau izaten da goizetan dagoen onena. Ala nahiago duzue La Primeran agertzen den maderoa?
 
Comentario:
Kaixo! Sustatun irakurri dut zure blogaren berria, eta gustatu zait, ea jendea animatzen den. Gaiari jarraituz, konturatu zarete M.T. Camposen tertulia ez dela hasten Argiñanoren programa bukatu arte? Eta tertulia horretan publirako mozten dutela justu ANtena 3en Simpsonsak mozten dituztenean ere?
No