logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
3. adina eta eguraldia
Ez dakit zuei gertatuko zaizuen, baina telebistan eguraldiari buruzko informazioa ematen dutenean, nire aiton-amonak zoratu egiten dira. Ixiltasuna eskatzen dute, ezin da zaratarik atera. Telebistak bere arreta guztia bereganatzen du.

Gerta daiteke TVE1 ikusten egotea. Jakingo duzuenez, iragarpena eskualdeka ematen dute, Cornisa Cantábrica delakoarekin hasten dira eta Kanariekin bukatu. Beraiei berdin zaie. Dena jakin behar dute. Ez bakarrik Gasteizen izango duguna, Murtziakoa ere bai. Eta gero, jakina, itsasoaren egoera. Interesgarria baino interesgarriagoa Gran Soleko egoera.

Fenomeno hau ere argi ikusten da Telediarioan. Albiste garrantzitsurik ez dutenean, elurte edo euriteen berri ematen dutenean. Neguan askotan ematen dute AEBeko elurteen berri. Hala ere nire irudipena da urtero irudi berberak errepikatzen dituztela. Bueno, ba nire aiton-amonak adi-adi egongo dira pantailara begira. Eta informazio hori bukatzean, hisketan jarraituko dute telebistari kasu pitorik egin gabe.
 
Comentario:
Zarautz, ez dut uste ezer egin daitekeenik. Eutsi, besterik ez. Gu iritsiko gara adin horretara eta edukiko ditugu gure maniak...

Invitado, Radio Vitoriaren eskelen sintonia mundiala, beldurtzeko modukoa... en Radio Vitoria, notas necrológicas...
 
Comentario:
Arrazoi guztia duzu. Eskerrak norbaitek "ulertzen" nauen. Behin baina gehiagotan haserretu naiz nere amarekin eguraldiaren programa ikusten hasi eta Euskal Herriarekin amaitzerakoan kanalez aldatu izan dudalako. Zertarako jakin ote nahi du Madrilen egingo duen eguraldia? Zer egin dezaket Telezaborra doktorea? Emaidazu aholku bat! jejejeje :D
 
Comentario:
Aizu, ideia bat...jarriko zenuke link edo audio bat Radio Vitoria-ren eskeleetako musikarekin? Puntazo bat delako!!
 
Comentario:
bai, nire aiton-amonei gauza bera gertzatzen zaie; aurkezlea eguraldiari hitzegiten hasten denean, zorabiatzen dira eta bakarrik ixiltasuna eskatzen dute, hori bai da egia; baina "radio vitoria" irratian eskelak hasten direnean, muturena egin behar da...sintonia kutre hori entzuten dutenean...akabo! Gogoratzen duzu sintonia? tiro-tiro, tiro, tirori, tirorirori!!!!!!!!!
 
Comentario:
Ulertzen dut esaten duzuna, gogoratzen dut nire aiton amonei irratian (Herri Irratian uste dut zela) ematen dituzten eskelekin ere gertatzen zaie.
No