Canal Euskadi
Azkenean, lortu dut! Ordenadorea erosi dut eta Euskatelen kablea jarri dut etxean. Hemendik aurrera ez dut KZGunera joan beharko artikuluak idaztera.
Kable bidezko telebista ere jarri egin didate, jakina. Eta hor etorri da nire sorpresa. Canal Euskadi izeneko kate bat dago. Oso gutxi ikusi dut, 20 minutu besterik ez. Baina esan behar dut oso bizarroa iruditu zaidala. Al Salir de Claseren errepikapena, kortinila arraroak....
Ikusiko dugu.

Comentario:
Jeje, nabaritzen da kate hori jarraitzen duzuela... Nik oraindik ez dut gehiegi ikusi. Eta aste honetan betarik izaten dudan...
Ikusi dut ETBko LQFren kopia. Ez dakit nola den programaren izena. Laila (ETBn zegoen) eta Alava7n zegoen tipo bat dira aurkezleak. Programa mota horiek ezin ditut jasan, munduko gauzarik aspergarrienak dira.

"Euskadi local" iragarki merkeen tartea da. ETBn orain dela urte batzuk ematen zuten "A buenas horas" iragarki tarte horren antzekoa.
Comentario:
ba ez, oker nengoen: euskadi local ez da albistegia. Bere webgunean dio EUSKALBERRI izena izango dutela (ez zait aproposa iruditzen, baina tira). Zer da, orduan, Euskadi local??
Comentario:
Ados nago Zarautz-ekin, kaxkarra da benetan telebista katea hau.
Albistegiei dagokienez, badirudi ikasturte honetan hasi behar zutela emititzen, oso oker ez banago, "euskadi local" izena izango dute gainera. Baina, ikasturtea hasi da eta dagoen arrasto bakarra iragarkiak dira: fijatzen bazarete, "euskadi local" jartzen duen cortinilla baten ondoren iragarki andana sartzen dute, eta gero berriz ere "euskadi local", saioaren babesleak izango balira bezala.
orokorrean, telebistaren irudia oso arraroa da; ukitu moderno hori ez dator bat duen programazioarekin. Zerbait berezia egin nahian dabiltzala dirudi, baina erdipurdiko programazioa besterik ez dute lortu. Nabari da baliabideak badituztela, baina ez dituzte aprobetxatzen.
Eta bai, humor vasco benetan penagarria da. Negargura ematen du.

Nik uda aurretik ikusten dut Canal Euskadi eta esan beharra daukat, dituzten baliabideekin (duten barne ekoizpena, beste kate lokal batzuekin alderatuta zabalagoa eta pittin bat hobea da) askoz kanal txukunagoa egin zezaketeela.
Azter dezagun ondo kate hau: Logotipoa benetan kaxkarra da. Nahiz eta kortinilla batzuk onak izan ("Canal Euskadi presenta" edo "Etorkizuneko kanala" diotenak) orokorrean ez du "marka irudi" amankomunik. Dituen programa guztiak, kate orokorrek egiten dituztenen kopia merke eta publiko lokalera egokituak dira. Bereziki, "Humor Vasco" programa negar egitekoa da eta Txetxu Ugalderi gaueko magazineak ez datozkio batere ondo.
Bide batez, Txetxu, ea kazetari lana egiteko piskat prestatzen garen: "Brand" ez da zigarro marka bat, "marka" ingelesez baizik.
Kanpo ekoizpenari dagokionez, beste edozein kanal lokaletako produktu tipikoak: telesail, telenobela, eta dokumental bitxiak. Bide batez, gogoratzen garai zaharretan -arratsaldeko magazineak asmatu aurretik- Antena 3 eta Telecincon botatzen zituzten telefilmeak? Ba hortan oinarritzen da Canal Euskadiko zine guztia. "Cine sin interrupciones publicitarias" diote... eskerrak! ba al dago inor horrelako drama negargarririk irensten duenik?
Amaitzeko, arreta deitzen didan zerbait: Ez du albistegirik.
Orokorrean esan bezala, askoz hobeagoa izan zitekeen kanal lokal (nahiz eta EAE osoan emititu, fijatu ezkero, ohartuko zarete publizitate guztia Bilbokoa dela) kaxkarra.