logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Raphael
Las Cerezas (TVE1) ikusten ari naiz. Julia Otero atsegin dituen elkarrizketa txungo horietako bat ari da egiten. Gonbidatuak Raphael eta David Bismal dira.

Eta gauza bat onartu behar dugu. Raphaelek kristoren karisma dauka, estiloa. Pantaila betetzen du. Bere aurpegiarekin, bere keinuekin....

Gora Raphael.

Gabon gau honetan ere, nire etxean TVE1 egongo da piztuta, bere gabn kantak ikusi ahal izateko.

Bisbal, bere ondoan, pelele bat besterik ez da. Bai, badakit edonoren ondoan gaizki geratuko dela mutil hori. Baina Yo Soy Aquel abesten duenaren ondoan, are nabariagoa da bere karisma falta.
No