logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Harry Potter
Larunbat gauean ETBk Harry Potter eman zuen. ETB1n eta ETB2n. Aldi berean. Beraz, aukera zegoen pelikula euskaraz zein españolez ikusteko.

Euskaltzale bezala, ez dakit erabaki hori euskararentzat ona ala txarra den. Baina teleikusle bezala, argi daukat. Aukera txarra egin zuten. Izan ere, kanal bat ikusteko aukera galdu nuen, bietan gauza bera emititzen baitzuten.

Bueno, gutxienez ingelesezko film bat aukeratu zuten. Iurretakoak ezagututa ez zen harritzekoa izango ETB2n Airbag gazteleraz, eta ETB1n euskaraz... Ea zeinek aukeratzen duen ETB1...
 
Comentario:
Nire ustez euskararaketa ez zegoen horren gaizki, beste film batzuk nola itzuli dituzten ikusita ("Hi, txotxo..." bezalako esaldiak, eta abar). Akats larrienak:

Bata Erralek esandakoa, beste bat Harry Potterren ahotsa (nik behintzat ezin nuen jasan). Bestea, Hagins (ez dakit nola idazten den, bizardun handikoteaz ari naiz) sasi-bizkaieraz mintzatzea. Hitz batzuk bizkaieraz, beste batzuk batueraz, Z batzuk Z ahoskatuz, besteak S ahoskatuz...

Dena den, ETB 1en azken aldian egin duten itzulpenik onena (filmei dagokienean, marrazki bizidunetan ETBkoak onenak dira) da nire ustez.
 
Comentario:
Honen aurretik Harry Potter-ekin izan nuen esperientzia ez zen ona izan inondik inora, orain dela hilabete batzuk azken pelikula ikustera joan ginenean lo hartu bainuen zinean ;), baina oraingoan berau ikusten gelditu nintzen.

Hori bai, nik galdera bat daukat: Pelikularen izenburua "Harry Potter eta sorgin-harria" bazen, pelikulan zehar zergatik erabili zuten "Filosofoen harria"?

[mode taliban]
Beste gauza bat, hau ETB-1en ikusitako gauza orokorra da: nere irudipena da ala gero eta "egin" gutxiago erabiltzen dute kazetariek aditzak esaterakoan?
[/mode taliban]
No