lagun ikustezina, eta 2
Azkenean CD Rom bat oparitu didate. Udan akuario bat erosi nuen, eta akuariofiliari buruzko CDa jaso dut.
Ez naiz kexatuko, txarragoa izan zitekeen. Aitari sacacorchos bat eman diote, anaiari Lucia Etxeberriaren liburu bat, eta osaba bati Angeles y Demonios, El Código Da Vinci idatzi zuenarena...
Ah! nire oparia, irratia, ez zaio gustatu....
Hurrengo urtean, gehiago. Inork, ekimeneren bat antolatu nahi badu lagun ikustezinaren aurka, nire babes osoa izango du.
Pd: Luistxoren ideia oso ona.

Comentario:
Aurrezki kutxen oparien kontu hori adarjotze bat izaten da. Diruetxe batek opari bat eskeintzen badizu dirua hor sartzearen truk, ondo irakurri letra txikia! Normalean merkeagoa izaten da dirua egokien den inbertsio fondoan sartu (ondo begiratu interesak, ogasun sailak eramaten duen ehunekoa, epemugak eta abar) eta gero sortzen dizkizun irabaziekin zuk nahi duzun oparia erosi.
Comentario:
harrigarria da gainera jendeak opariak zein gustura jasotzen dituen. DOhan den edozer badago...akabo! lehengoan SCHn sartu nintzen eta ilara luzea zegoen oso. Nire atzekoari entzun nion zerbait oparitzen zutela eta horregatik zegoela halako jendetza. Egia esan gure etxean ez dugu halako oparirik jaso, baina pentsatzen dut kalitate oso baxukoak izango direla.
Comentario:
Okerragoak dira ere aurrezki kutxek ematen dituzten opariak. Aurten Kutxak, nere aitak ez dakit zein plan kontratatuta izateagatik, bi opari ematen dizkio aukeran: IRRATI bat ala SAKAKORTXO bat.
Ez dakit zein den okerragoa, lagun ikustezina ala bizitza osoan zear zure aurrezkiak interes negargarri baten truk jasotzen dituen enpresa batek ematen dizkizun opari kaxkarrak.
Ez dakit zein den okerragoa, lagun ikustezina ala bizitza osoan zear zure aurrezkiak interes negargarri baten truk jasotzen dituen enpresa batek ematen dizkizun opari kaxkarrak.