logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Telezaborra Alla Tú-ren castingean
Egun batzuk pasatu dira, eta iada kontatu daitekeelakoan nago. Asteartean Donostian izan nintzen, Telecincoko Alla Tú programaren castingean. NH Aranzazu hotelean izan zen. Hara iristean, paper bat bete behar izan nuen, nire datu pertsonalak, hobbiak etabar jartzeko. Paperaren atzekaldean beldurra emateko moduko kontratua zegoen sinatu beharrekoa. Besteak beste, hautapen prozesuaren berri ez emateko eskatzen zuten. Hala eginez gero 200.000 euroko (bai, ondo irakurri duzu) isuna.

Jende asko zegoen hallean. Gehienak metrosexual itxurarekin. Gran Hermanon sartzeko itxurarekin. UIne hartatik bertatik banekien ez nindutela hartuko.

Antolatzaileek, hamarnaka sartzen zuten jendea gela batera, eta 15 minutu pasata gelatik ateratzen ziren eta jendeari esaten zioten aukeratuta zegoen ala ez.

Iritsi zen nire txanda. Beste 9 arabarrekin sartu nintzen gelan. Gure aurrean antolatzailea.,35 urteko neska. Eta beste emakume bat kamara batekin. Banan banan, geure buruaren aurkezpena egin behar genuen. Oso gaizki egin nuen. Kamarak ez ninduen urduri jartzen, baina beste 9en begiradek bai. Ahots dardartiarekin... batere graziarik gabe.

Azkenean nire taldetik neska eta mutil bana aukeratu zituzten. Madrilen telebista programa askotan egon den neska bat, eta Laudioko skater bat.

Jesús Vázquezek ez dit lagunduko, beraz lanean jarraitu beharko dut hipoteka ordaintzeko...
No