logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
langabetuok berandura arte ikusten dugu telebista
Bai lagunok, hala da, eta horri esker atzo Buenafuenteren lehen programa ikusi nuen.

Lehen inpresioa, ona. Atzoko mailari eusten badio audientzia politak lortuko ditu programak.

Hasiera ederra. Ruiz Mateosen enpresetako langile komiteen iragarkiak parodiatzen egin zuten sketch batekin hasi zuten. Gero Buenafuenteren bakarrizketa bikaina etorri zen. Beranduago elkarrizketa (Antonio Gala), sketch gehiago...

Azpimarratzekoa,

-Gidoia. Oso landua, eta une askotan oso ona.
-Aktoreak. Lehen mailakoak. Gehienak Hommo zapping programakoak dira. Produktora berak (El Terrat) egiten du programa hori.
-Dekoratua. Arreglado pero informal. Atmosfera egokia sortzen du.
-Erritmoa. Dena dagokion abiaduran gertatzen da. Sketchak ez dira luzeegiak gertatzen. Hori eskertzekoa da, umore programa gehienetan sketchak luzatu eta luzatu egiten dituzte, izorratu arte.
-Publizitaterik ez. Estopakoak hasi zirenean ohera joan nintzen. Hori 1.30etan izan zen, saioa 0.30etan hasi zen. Ordubetean ez zen publizitate tarterik egon. Imajinatzekoa da hori lehen emanaldirako Antena3en estrateegia zela, hurrengo programetan ez dut uste hala izango denik.

Laburbilduz, programa oso ona. Suerte pixka batekin arrakasta izanen du eta Sardá popatik hartzera bidaliko du.

Audientzen inguruan, TVInteligenten zera irakur daiteke: En cuanto al otro estreno del día, 'Buenafuente' logró un resultado aceptable que no evitó otro 36% de cuota para 'Crónicas...', ya recuperado de su bajada de tensión de la recta final del año.
 
Comentario:
en relacion al programa que hacia en TV3 es flojo. Ademas me da que se Buenafuente se autocensura. En TV3 no habria hecho un sketch tan complaciente con los principes asturianos. lo mejor, Daniel Nogales, el freakie de "la casa de tu prima", y su encuentro con su padre. Lastima que dejen ese bloque para el final. si no me iria antes a la cama.
 
Comentario:
Astearte, asteazken eta ostegun gauetan izango da. Atzo 11.30tan hasi zen, eta 1.30tan bukatu.
 
Comentario:
Buenafuenteren programa egunero eman behar al dute?

Atzo gabean (asteazkena) ere anuntziatuta zegoan...
No